martes, 22 de noviembre de 2011

GAZTEEBN DROGA KONTSUMOA

GAZTEEN DROGA KONTSUMOA


kaixo, ni Iñigo Sanz naiz eta arazo konkretu bati buruz idatzi nahi dut: "gaur egungo gazteen drogen kontsumoa."

Hasteko arazo honek zergaitik kezkatzen nauen esango dizuet: gaur egun adingabekoek droga kontsumitzearen kontu honekin pasatu egin dira, eta gero eta gehiago dira koma etilikoak... adingabekoengan.

Droga kontsumitzearen kausak
  1. Askotan, kalean norekin ibiltzen garen kontuan izan behar dugu. Ibiltzen garenekin drogak kontsumitzen badituzte, egunen baten guri eskainiko dizkigute, guri drogetan sartu nahian. Probatzeagatik ez dela ezer gertatzen esanez, gustatuko zaizula ziurtatuz, lasaitzen zaituela kontatuz...


  1. Beste batzuetan, familia edo lagunen artean ondo geratzeko kontsumitzen dira drogak, eta azkenean kontsumo hori bizio bihurtzen da. Echegaray doktoreak,  drogen munduan adimena duen erakunde bateko adituak, drogak eragiten duen bizioa hiru faktoretan oinarritzen dela dio: nahia, tolerantzia eta mendekotasuna.


  1. Drogak kontsumitzera eramaten gaituen beste argudio bat aipatuko dut: gazteek, zoritxarrez ez dute ikusten egiten dituzten ekintzak iraganean ondorio bilakatuko direla. Beraz, dena pentsatu gabe egiten dute. Pentsatu gabe egitearen ondorio hau, adingabekoen droga-erabilera hasteko adina 14-16 urte bitartekoa da 1991-ko Abenduan SEP (Secretaría de Educación Pública) autoritateak eginiko inkestaren arabera.


  1. Gurasoek drogak kontsumitzen badituzte, tabakoa eta alkohola esate baterako, beraien seme-alabek drogak kontsumitzeko joera handiagoa izango dute. Baina seme-alaba horiek beste belaunaldi batekoak direnez, alkohola eta tabakoa kontsumitzearen ordez, marihuana eta kokaina kontsumituko dute Luis Echegaray Vivanco droga adituak dioenez.



Konponbideak
  1. Lehenengo kausan agertzen den bezala, norekin elkartzen garen kontuan izan behar dugu drogen menpean ez sartzeko. Beraz, lehendabizi kalera irtetzen garen jendearekin drogak kontsumitzen baldin baditu, jende horrekin irtetzeari utzi behar diogu edo beraiekin gutxiago ibili, guk ere drogak kontsumitzen hastea ez nahi bada. Baieztapen hau frogatzeko nire esperientzia pertsonala konta dezaket: hainbat koadrila daude nire herrian, eta koadrila horietan drogak kontsumitzen dituen eta ez dituen jendea dago. Baina azkenik denek probatzen dute lehenengo aldiz beste lagunek kontsumitzen dutela ikustean eta gero normaltasunean kontsumitzen hasten dira denak. Bai tabakoa, alkohola... eta beste motatako drogak.

  1. Bigarren kausari konponbidea emanez, esan behar da egia dela askotan lagunekin ondo geratzeko drogak probatzen ditugula, eta hori horrela ez bada lagunek baztertu egiten gaituzte; arraroak izango bagina moduan. Baztertze horrek ez askorik afektatzeko honako hau izan behar dugu buruan:  


lagunek pixka bat bastertzen gaituzte drogak ez kontsumitzeagatik umeak  garela pentsatuz, baina etorkizunera begiratu behar da momentu horretan. Nerabezaroan bai, pixka bat baztertuta egon gaitezke ez kontsumitzaileak, baina nagusiak garenean buruarekin jokatu behar da bizitza ateratzeko, eta gaztetan drogatzen ibili direnak ez dute bururik izango horrelako gauzetarako. Beraz, bazterturik biziko direnak beraiek izango dira, ez gu. Joera honek autosufizientziaz jokatu dugula erakusten du, eta beraz gure burua hobeto ezagutuko dugu.

  1. Drogak kontsumitzeko hirugarren kausa gurasoen eraginarekin erlazionatu dut. Gurasoek eta nerabezaroan dauden seme-alaben artean erlazio ona izan behar dute bizitzako aspektu larriez hitz egin ahal izateko. Horrela, gurasoek drogek etorkizunean duten eraginaz hitz egin ahal dute seme-alabekin, eta horrela nahiz eta beraiek bapatean ez dutela kalterik egiten ikusi, konbentzitu ahal izateko denbora pasa ahala kalte larriak izan ditzaketela bai osasunean eta burbuinean.


  1. Kasu honetan laugarren kausari erreferentzia eginez, gurasoen errespontzabilitatea da bakoitzaren seme-alabek droga kontsumitze edo ez. Gurasoek tabakoa esate baterako kontsumitzen badute, ziurtatu behar dira seme-alaben aurrean ez kontsumitzen, bestela beraiek gurasoengan tabakoa ez duela kalterik egiten ikusi eta seme-alabek ere kontsumituko dute.




Informazio iturriak




No hay comentarios:

Publicar un comentario

 
;